Nortzuk gara
Bazkide egin
berriak
posta zerrenda
Curriculum-a
Emanaldiak
Aldizkaria
Prentsa
Zuzendaria
Partaideak
Harremanetan Jarri
babesleak
erosi CD
Web Honi Buruz
ORRI NAGUSIA EMANALDIAK EJEAKO ABESBATZA LEHIAKETA (1993)

 

Ejeako Abesbatza Lehiaketa (2.Saria) 1993

andarbaso Abesbatzan 1993an sartu nintzen. Zehatzagoak izanda urtea hastearekin batera, gabonen ondoren. Beraz, taldearentzat entsaioen erritmoa berreskuratzea izan zena, niretzat esperientzia koral eta pertsonal baten hasiera izan zen.

besbatzaren helburua argi geratu zen lehenengo entsaiotik. Ez ginen kontzertu soil batetarako prestatuko, kontzertu hau lehiaketa batean eskainiko baikenuen. Honek, besteak beste, hainbat tokitatik etorritako beste hainbat talderekin guk egindako lana alderatzeko aukera eskaintzen zuen.

onela bada, entsaiatzen hasi ginen. “EJEA” izena ondorengo asteetako entsaioetan behin eta berriro agertuko zen. Orduan hartu nuen gozatu ederra, beste hainbat gauzekin batera Bustoren “Ave Maria”-rekin (mila esker Javi), eta ohikoa izaten den moduan, derrigorrezkoa zen obraren prestakuntzaren gurutzea ere geurekin eraman genuen (normalki duda-mudazko edertasun baten jabe izaten direnak)...

so fresko daukat gainera, alkandora zuriarekin eta pajarita beltzarekin eskaini nuen lehenengo kontzertuaren oroitzapena. Funtsean, zetorkigun lehiaketari begira, beldurrak uxatzeko kontzertu bat izan behar zuen, lehiaketara eraman behar genuen egitarau berdina eskaini baikenuen, baina...hura izan zen desastrea!!!!. Beldurrak uxatzeko behar zuena, nahian geratu zen. Nik uste dut beldurtu egin ginela, pilak kargatu eta segidan Aragoirantz autobusa hartu genuen, eta nahiz eta Aitorrek (derrigorrezko obran bakarlari izan behar zuenak) izan zuen erreakzio alergiko batek osasun zentro batetako larrialdietara eramatea behartu gintuen eta ondorioz azken unean, CU-CUS... oihukatu behar zuen pertsona ere aldatzera behartu, nerbioak lasaitu genituen, Iñaki katxirulo batekin ikusita par egiteaz nazkatu ginen eta azkenik abestu genuen. Kontentu irten ginen egindakoarekin eta badirudi epaimahaikideak ere gurekin ados zeudela ze bigarren saria besapean genuela itzuli baikinen etxera...

rduan hasi ginen lokaleko apalak betetzen, abesteaz arro sentitzen hasi ginen...eta horretan darraigu.

Peró