Nortzuk gara
Bazkide egin
berriak
posta zerrenda
Curriculum-a
Emanaldiak
Aldizkaria
Prentsa
Zuzendaria
Partaideak
Harremanetan Jarri
babesleak
erosi CD
Web Honi Buruz
ORRI NAGUSIA EMANALDIAK "CIUDAD DE CIEZA" NAZIO MAILAKO ABESBATZA LEHIAKETA (1999)

 

“Ciudad de Cieza”Nazio mailako Abesbatza Lehiaketa (1.Saria) 1999

andarbaso Abesbatzarekin eskaini nuen nire lehenengo emanaldia “Ciudad de Cieza” (Murtzia) Nazio mailako Abesbatza Lehiaketakoa izan zen.

izipen izugarria izan zen niretzat, batetik abesbatza honetako partaide moduan estreinatzen nintzelako eta bestetik ez nuelako inoiz maila honetako lehiaketa batetan parte hartu.

itortu beharra daukat asko gozatu nuela kantatu genituen obrekin, adibidez Rashmadinoven “Ave Maria” edo K. Shawren “Plenty Good Room”-ekin, naiz eta derrigorrezkoak diren obrekin gertatu ohi den moduan J.A. Galindoren “Rorate”-k buruhauste ugari eman zizkigun.

gia esan oso oroitzapen onak dauzkat lortutako emaitza alde batetara utziaz, orain partaide naizen taldean ikus zitekeen giro onaz, adiskidetasunaz, laguntasunaz, eta beste hainbat gauzez ohartzeko aukera izan nuelako.

Ekhiñe Albisu