Cantonigrosko Abesbatza Lehiaketa, 1998

antonigrosko
Abesbatzen Nazioarteko Lehiaketa nire lehen esperientzia izan zen nazioarte
mailako lehiaketa batetan. Banekien lehiaketa honetan aurkituko genuen
mailak ez zuela zerikusirik izango ordura arte parte hartu genituenekoekin
eta banekien baita ere lortu genezakeen emaitza ezin zitekeela aurretik
nazio mailako lehiaketetan lortutakoen parekoa izan. Hasiera batean
buruko “txip” aldaketa bat egin behar izan nuen “ohikoa”
baino emaitza kaskarragoa lortzeak ekar ziezadakeen moral jaitsiera
baten aurrean.
oralki
oso biziera ederra izan zen eta batez ere aberasgarria. Beste abesbatzengandik
jasotako hunkikortasuna gauzarik hoberenetarikoa izan zen. Asko ikasteko
aukera izan genuen beste abesbatzengandik. Zerbait nabarmendu beharko
banuke, gure abesbatzako partaideen artean lortutako elkartasun maila
izango litzateke. Txundituta utzi ninduen beste gauza bat, beraien etxean
onartu gintuzten bertako familiek eskaini ziguten adeitasuna izan zen.
Adeitasun horren erakusgarri xehetasun asko egon ziren, gu beraien familiako
beste partaide bat gehiago bagina bezala sentiaraziz.

maitzeko,
oso esanguratsua iruditzen zaidana da Cantonigrosen bizitakoaz ez zaidala
ezer txarrik bururatzen. Biziera hartaz, inoiz ahaztuko ez ditudan oroitzapen
onak besterik ez dauzkat.
Igor Etxeberria